Epaileak arrazoia eman dio Elizari eta Beloradoko moja ohiak kaleratzeko agindu du
Epaiak ez du moja ohiek komentua uzteko eperik ezartzen. Gainera, erlijiosoen legezko ordezkariak dagoeneko iragarri du errekurtsoa jarriko dutela, eta, beraz, litekeena da prozesu hori denboran luzatzea.
Briviescako (Burgos) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaileak arrazoia eman dio Eliza katolikoari Beloradoko moja ohiak kaleratzeko eta monasterioa uzteko salaketan, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
Epaileak adierazi duenez, zortzi moja ohiek monasterioa utzi beharko dute Burgosko Artzapezpikutzaren esku "askatasun osoz" uzteko, eta, "borondatez egiten ez badute, bertatik botako dituztela ohartarazita".
Epaiak ez du moja ohiek komentua uzteko eperik ezartzen. Gainera, erlijiosoen legezko ordezkariak dagoeneko iragarri du Burgosko Auzitegian errekurtsoa jarriko dutela, eta, beraz, litekeena da prozesu hori denboran luzatzea.
Moja ohien abokatuek ohar bat kaleratu dute epailearen erabakiaren berri izan ondoren, eta salatu dute epaiak “ez duela oinarririk” eta “nahita aipatzen ez duela” artzapezpikuak erkidegoa ordezkatzeko legezko botererik ote duen inguruko eztabaida.
Halaber, ahozko ikustaldian funtsezko dokumentazioa aurkeztea galarazi izana kritikatu dute, eta “Konstituzioaren aurkako” interpretazio bati buruz ohartarazi dute, pertsona juridikoei oinarrizko eskubideak ukatu zaizkietelakoan, hala nola erlijio-askatasuna.
Ohar horretan, “bereziki larritzat” jo dute epaileak zortzi emakumeek beren komunitatea erlijio-elkarte bihurtzeko hartutako erabakiaren deuseztasuna bermatzea, Barne Ministerioko Idazkariordetzaren ebazpen batean soilik oinarrituta, “horretarako eskumenik gabeko erakundea” baita.
Halaber, epaitzaren pasarte bat zalantzan jarri dute, zeinak baieztatzen baitu elkartzeko eskubidea edo erlijio-askatasuna ez direla agertzen Kode Zibilak aitortutako jabetza eskuratzeko moduen artean. “Inolako argudiorik gabe, pertsona juridikoen erlijio-askatasuna airean geratzen da”, diote, eskubide hori babesten duen jurisprudentzia aipatuta.
Bestalde, zortzi erlijioso horien prentsa bozeramaileak ere bere zalantza agertu du prozesuaren azkartasunagatik. “Epaia 48 ordu eskasetan eman da, uztailaren 29ko ikustaldiaren ondoren”, adierazi du, eta monasterioa uzteko saiakera “ezohikoa eta aurrekaririk gabea” dela esan du.
Hala ere, moja ohiak lasai eta konfiantzaz jarraitzen dutela adierazi du: “Beloradoko ahizpek zailtasun asko gainditu dituzte beren 667 urteko historian. Honakoa beste bat izango da”. Canalsek ondorioztatu duenez, erlijiosoek “fedeak gidatuta” eta Probintzia Auzitegiaren ebazpenaren zain jardungo dute. Izan ere, errekurtsoa jarriko dute.
Ildo horretatik, zortzi erlijioso ohiek epaiketan aurreratu zuten "komunitatean" erabakiko zutela hurrengo urratsa: "eutsi edo borondatez irten".
Moja ohien (2024ko ekainean eskumikatu zituzten zisma delitu batengatik) abokatuak ziurtatu Zuenez, ez ziren emakumeak izan, banaka, Eliza Katolikotik bereiztea erabaki zutenak. Erabakia Beloradoko Santa Klara monasterioko komunitateak hartu zuten. Beraz, komunitate gisa, haiek direla komentuaren jabeak defendatu zuen.
Bestalde, Burgosko artzapezpikua den Mario Icetaren abokatuak adierazi zuenez, erakunde erlijioso batek eliza katolikotik bereiztea "zuzenbide kanonikoaren kontua da".
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.
Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da gertatua. Zantzu guztien arabera, 40 urteko gizonak 3 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.