Bi atxilotu, 27 emakumeren irudi sexualak grabatzeagatik eta zabaltzeagatik
Biktimetako batzuk Nafarroakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak ziren. Atxiloketak Errioxan eta Sorian egin dituzte. Askotariko metodoak erabiltzen zituzten bideoak lortzeko eta Telegram eta WhatsApp bidez partekatzeko, biktimen baimenik gabe.
Bi pertsona atxilotu dituzte 27 emakumeren sexu-edukia lortu, sailkatu, editatu eta zabaltzeagatik, beren baimenik gabe. Biktimen artean daude Nafarroako hiru emakume eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat.
Guardia Zibilak Errioxan eta Sorian egin ditu atxiloketak. Guztira, 27 biktima daude; gehienak, hamahiru, errioxarrak. Besteak Albacete, Palentzia, Soria eta Zaragozakoak dira.
'Vinteox' izeneko operazioa martxoan hasi zen, Miguel Angel Saez Errioxako Guardia Zibilaren bozeramaileak azaldu duenez.
Operazioa zabalik dago oraindik. Irudiak eta bideoak Telegram eta WhatsAppeko taldeen bidez zabaltzen zituzten, eta atxilotuetako bat administratzailea zen.
Talde horietan biktimen irudi intimoak partekatzen ziren, haiek jakin eta onartu gabe. Biktimetako batzuk adingabeak ziren grabatu zituztenean. Gainera, taldeetako parte-hartzaileek eduki mota hori lortzeko jarraibideak ematen ziren. Emakumeak nola engainatu, norbaiten identitatea nola ordeztu eta emakumeen gailu elektronikoetan nola sartu azaltzen zuten.
Besteak beste, atxilotuek kamera ezkutuak jarri zituzten emakume batzuekin konpartitzen zituzten pisuetan, ostatu turistikoetan eta biktima batzuen etxebizitza partikularretan. Harreman sentimentalak ere abiatu zituzten, eduki sexualeko bideo-deiak egin eta baimenik gabe grabatzeko asmoz.
Eduki hori guztia mezularitza-taldeetan zabaltzeaz gain, zehatz-mehatz sailkatuta zuten, biktimaren, berarekin zuten harremanaren eta bizilekuaren arabera.
Atxilotuei sekretuak ezagutaraztea leporatzen zaie, ohorearen, intimitate pertsonalaren eta sistema informatikoetara legez kanpo sartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.