Trafiko-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-gidari bat hil da Tolosan, autobus batekin talka eginda

Lurraldebusek aldi baterako eten du zerbitzua Ibaiondo kaleko 1. eta Larramendi kaleko 8. atarien pareko geralekuetan.

18:00 - 20:00

Gizon bat hil da gaur goizean Tolosako (Gipuzkoa) Ibaiondo kalean, ibilgailu baten eta autobus baten artean izandako istripuan. Gipuzkoako suhiltzaileek baieztatu dutenez, Lurraldebuseko autobusa bidaiaririk gabe zihoan istripua gertatu denean.

11:04an jaso dute istripuaren berri, eta ikerketa abiatu dute istripua zerk eragin duen argitzeko.

Horrenbestez, Lurraldebusek aldi baterako eten du zerbitzua Ibaiondo kaleko 1. eta Larramendi kaleko 8. atarien pareko geralekuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X