Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 urteko emakume bat hil da Donostian, moto-istripuz

Biktima motozikleta bateko bidaiaria zen. Gidaria, 22 urteko gizon bat, zauritu egin da.

Istripua izan den lekua

21 urteko emakume bat hil egin da gaur goizaldean, Donostian, moto-istripuz.

Udalak jakinarazi duenez, istripua 01:00etan jazo da, GI-41 errepideko tunelera sartzeko bidean, ibilgailua hiritik irteteko zegoela.

Ordu horretan, bi pertsona zihoazen motozikleta batek talka egin du errepidearen bazter-babesaren aurka. Horren ondorioz, bi bidaiariak hirira sartzeko bidean erori dira, maila baxuagoan dago eta.

Osasun langileek ezin izan dute ezer egin bidaiaria salbatzeko. Gidaria, 22 urteko gizon bat, zauritu egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X