Elikadura-alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baliteke Euskadin banatutako Fontaneda markako galleta-sorta batek metal partikulak izatea

Enpresak alertaren berri eman die agintariei, dendetatik lehenbailehen kendu ditzaten. Elikagaien segurtasunerako agentziak azken egunetan erositako Pim's motako galletak ez jateko gomendatu du.

Alertak eragindako galleten marka.

Fontaneda markako Pim's motako galleta sorta batek metal partikulak izan ditzakeela jakinarazi die astelehen honetan Mondelez International elikadura-enpresak kontsumo-agintariei.

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (Aesan) zehaztu duenez, 150 gramoko produktua da, OHT1153212 zenbakidun lotea, 2026ko apirilaren 30a baino lehen kontsumitu beharrekoa eta 7622201639815 barra-kodea duena.

Enpresak jakinarazi du hainbat autonomia-erkidegotan banatu duela produktu sorta hori, tartean Euskadin. Andaluzian, Balear Uharteetan, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Kantabrian eta Valentziako Erkidegoan ere erosi ahal izan da, eta ez dute baztertu beste autonomia-erkidego batzuetara ere banatu izana.

Aesanek lurraldeotako agintari eskudunei helarazi die informazioa, kaltetutako produktuak merkaturatze-kanaletatik kendu direla egiazta dezaten.

Hala ere, alertaren barruan sartzen diren produktuak etxean izanez gero, ez kontsumitzeko deia egin du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X