Bi gazte hil dira, eta bi zauritu, auto-istripuz, Okondon
Autoaren gidaria tokian bertan hil da, eta beste gaztea, ospitalean.
19 urteko gazte bat hil da gaur goizaldean, auto-istripuz, Okondon (Araba). Beste bat ospitalean hil da, istripuaren ondorioz.
Lau gazteak zihoazen autoa errepidetik atera eta udalerriko errepide batean irauli da. Istripuaren ondorioz, 19 urteko gidaria bertan hil da, eta beste bat ospitalean zendu da. Beste bi gazteak zaurituta daude.
Larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu dira eta zaurituak ospitalera eraman dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.
Istripua goizaldeko ordu bata aldera gertatu da, A-3632 errepidean, Okondo parean.
Barruan lau gazte zihoazen, bi mutil eta bi neska.
Osasun-zerbitzuek bihotz-biriketako bizkortzea egin diote larrien zegoenari, baina bertan hil da. Bestea ospitalean hil da.
Jon Escuza Okondoko alkateak Radio Vitorian nabarmendu duenez, herria atsekabetuta dago; alkteak berak bi hildakoak ezagutzen zituen.
Okondoko Udalak ezohiko osoko bilkura deitu du 15:00etarako, eta hiru dolu-egun ofizial ezarriko ditu, gaur goizaldeko istripua dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.