Astinduak emanez alaba hiltzen saiatzeagatik epaituko dute bikote bat Donostian astelehen honetan
Gertakari horien ondorioz, haurra Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean sartu behar izan zuten, intubatuta.
Gipuzkoako Fiskaltzak zazpi urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bikote batentzat, bi hilabeteko haurtxoa hiltzen saiatzeagatik. Dirudienez, umea gogor astindu zuen bikoteak horrek neskatoaren heriotza ekar zezakeela jakin arren. Astinaldiak lesio larriak eragin zizkion, haren bizitza arriskuan jarriz.
2023ko urrian gertatutako eraso horren epaiketa bihar, astelehena, izango da, Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan.
Ministerio Publikoaren akusazio idazkiak jasotzen duenez, gertakaria "zehaztu gabeko data batean" jazo zen, duela bi urteko urriaren 14tik gertu. Orduko hartan, neskatoaren gurasoek gogor astindu zuten umea, gutxienez behin, biek batera edo bietako batek bestearen baimenarekin.
Gertakari horien ondorioz, haurra Donostia Ospitaleko Pediatriako Zainketa Intentsiboetako Unitatean sartu behar izan zuten, intubatuta.
Umetxoa osasun zentro horretan egon zen bitartean "erretinako odoljario ugari izan zituen bi begietan".
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Jaizkibel Konpainiak ekin dio bideari, eta alarde tradizionalak kantinerak soilik eraman ditu Gernikako Arbola plazara
Iaz gertatu zen bezala, emakumeei berdintasunez parte hartzen uzten ez dietenak ez dira hitzordura agertu, eta kantinerak soilik bidali dituzte.
Albiste izango da: EITB Data, ikasturtearen hasiera EAEn eta Diasporaren Eguna
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du Zesta Punta komunitateari omenaldia eginez, Markina-Xemeinen
Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak diseinatutako mural bat sortuko du Markina-Xemeinen, dantza tradizionalak, stand kulturalak eta herriko eragileen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko dantza taldearen partaidetza bilduko dituen jardunaldiaren barruan.
Gau tropikalak gero eta ohikoagoak dira
"Gau tropikalen" kopuruak gora egin du azken 15 urteetan Hego Euskal Herrian. Hala ere, uda honetan ere termiaren zabaltasuna, maximoen eta minimoen arteko aldea, 25 edo 30 gradutik gorakoa izan da zenbait lekutan.
Arduraz eta ezkortasunez begiratzen dio klima aldaketari euskal gizarteak
Negazionismoak ia ez du lekurik; EAEko herritarren % 1,6k bakarrik ukatzen du klima aldatzen ari dela. Aitzitik, nolabaiteko ezkortasun-giroa ere somatzen da gai honen inguruan eta herritarren % 21ek uste du ez dagoela konponbiderik.
Datuen arabera, beroaldiak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian
Kalean sarritan entzuten da gaur egungo uda sasoiak lehengoak baino beroagoak direla. Datuek ere hala baieztatzen dute. Sasoi horretako batez besteko tenperaturak gora egin du XXI. mendean eta, XX. mendeari begiratuta, aldea nabaria da.
Muturreko tenperaturak, bai barnealdean bai kostaldean
Hego Euskal Herriko 523 udalerritatik 333k 40 graduko tenperaturak izan dituzte uda honetan egun batean edo gehiagotan. Errejistrorik altuena 43,5 ºC-takoa izan da, eta Bilbon eta haren inguruko eskualdeetan, Txorierrin eta Uribe-Kostan, pairatu dute.
Jaizkibelek lehen aldiz hartu du parte Salbean eta aginte-makila jaso du korporazioaren aldetik
Lehen aldiz, Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Salbean parte hartu du. Lehenik, alarde tradizionaleko ordezkariak sartu da elizara, eta, ondoren, Jaizkibelgoak. Txaloka hartu dituzte biak, eta, ondoren, udalbatza iritsi da. Irteeran, tradizioak agintzen du korporazioak aurreskua dantzatzea eta aginte-makila ematea ordezkariei. Aurten, alarde tradizionaleko ordezkariek eliza barruan itxarotea erabaki dute, ekitaldi ofiziala amaitu arte. Hartan parte hartu du Jaizkibelek. Ekitaldi hori amaitu denean, tradizionalekoak elizatik Arma plazara joan eta ekitaldi propioa egin dute.
Urraulgoitiko suteak egonkor jarraitzen du eta freskatze lanak egingo dituzte gauean
Sutea larunbat arratsaldean piztu zen, eta igande honetako 11:00etan lortu dute egonkortzea. Aireko eta lurreko baliabideek sutea erabat itzali eta lurra freskatzeko lanean jarraitu dute.