Jaizkibel Konpainiak txalo artean egin du ibilbidea, eta alarde tradizionalak kantinerak soilik eraman ditu Gernikako Arbola plazara
Iaz gertatu zen bezala, emakumeei berdintasunez parte hartzen uzten ez dietenak ez dira hitzordura agertu, eta kantinerak soilik bidali dituzte. Herritarrek eta agintariek txaloka hartu dute konpainia parekidea Kale Nagusian.
Abiatu da Hondarribiko alardea, azken urteetako bide beretik abiatu ere. Hala, Gernikako Arbola plazako hitzorduan Jaizkibel Konpainia bakarrik agertu da, eta alarde tradizionalak kantinerak soilik bidali ditu.
08:00etan abiatu da Jaizkibel, Udalaren dekretuak ezarri moduan, eta Nora Ferreira kapitainak kritikatu du “iazkoa errepikatu” dutela alardean emakumea baztertzen dutenek, nahiago izan dutela “ez ospatu, behar den bezala ospatu baino”.
Herritar askok bezala, agintari publikoek ere txaloka hartu dute konpainia parekidea. Bertan ziren, besteak beste, Igor Enparan alkatea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Miren Elgarresta Emakunderen zuzendaria.
Udaletxeko atarian txaloka hartu dute EH Bilduko Maddalen Iriarte Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak, Nerea Kortajarena legebiltzarkideak, Miren Etxebeste eta Maribi Eizagirre Gipuzkoako batzarkideek eta Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak.
Konpainia gisa desfilatzen duen bigarren aldia du Jaizkibelek, 2024ra arte manifestazio gisa baino ezin baitzuen egin, nahiz eta konpainiaren egitura izan.
Dena den, ez da polemikarik falta izan, izan ere, Jaizkibelek alarde bakarra aldarrikatzen du, eta tradizionalak, berriz, ez du batasun hori onartzen.
Udalaren dekretuak bi konpainien tropak Gernikako Arbola inguruko lorategian biltzea agintzen zuen, baina, iaz bezala, alarde tradizionaleko konpainiek ez dute topaketa horretan parte hartu, ez dira ezarritako orduan bertaratu, eta kantinerak besterik ez dituzte bidali.
Jaizkibel konpainiak, mila bat parte-hartzailerekin, goizeko zortzietan abiatu du bere desfilea. Nora Ferreira kapitain eta Itxaro Arrietagoikoetxea kantinera zituela, konpainia parekideak Santa Maria atea hartu du Kale Nagusira igotzeko. Kale Nagusian ez da plastiko beltzik egon, ezta kontrako pankartarik ere.
Txalo ugari eta emakumeek alardean parte hartzearen aldeko oihu batzuk entzun dira Jaizkibel pasatzen ari zenean, baina ikusleen zati bat bizkarra emanda egon da.
Alarde tradizionala berandu abiatu da, Jaizkibelekin ez elkartzeko, eta alkatearen dekretua urratu dute. Arratsaldean berriro aterako dira desfileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.