EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gau tropikalak gero eta ohikoagoak dira

"Gau tropikalen" kopuruak gora egin du azken 15 urteetan Hego Euskal Herrian. Hala ere, uda honetan ere termiaren zabaltasuna, maximoen eta minimoen arteko aldea, 25 edo 30 gradutik gorakoa izan da zenbait lekutan.

Egunez bero eginda ere, askok eta askok gauez tenperaturak jaistea eskertzen dute, lo lasai egin ahal izateko. Alabaina, gero eta ohikoagoak dira gure artean 20 gradutik behera jaisten ez diren gauak. Azken urteetan, nabarmen ugaritu dira horrelako gauak astelehen honetan argitaratu den EITB Data txostenaren arabera.

Adibide gisa, Tuteran horrelako 12 gau izan zituzten 2010 urtean. 2022an 34 gau bero jasan behar izan zituzten, Nafarroan inoiz errejistratu den zenbaki altuena. Aurten, berriz, 25 izan dituzte.

Kostaldean ere gora egin dute horrelako gau kopuruek 2015tik gaur arte. Getxoko Galeako estazio meteorologikoan 20 gau tropikal zenbatu dituzte aurten. 2022an zortzi izan ziren eta 2018an, bost.

25 gradu inguruko anplitude termikoa

Alabaina, kontrako fenomenoa ere gertatu da hainbat aldiz uda honetan: tenperaturen aldaketa bortitzak edo anplitude termikoa.

Pirinioetatik gertu dauden udalerrietan bereziki nabaritu dute. Esate baterako, abuztuaren 17ko goizaldean 12 gradu zituzten Izaban eta, eguerdirako, 41 ºC-ra iritsi ziren. Ia 30 graduko aldea izan zuten.

Abuztuaren 15ean, 17,3 ºC-rekin hasi zuten eguna Dulantzin. Ordu batzuk geroago, termometroek 40,4 graduak harrapatu zituzten.

 

MAXIMO ETA MINIMOAK EAE-N

MAXIMO ETA MINIMOAK NAFARROAN

Gau tropikalek zein tenperaturaren bat-bateko aldaketek eragina izan ohi dute pertsonen atsedenean eta osasunean. Loaren nahasmendua, gogo-aldartean eragiten dute eta heriotza-tasa handitzen dute.

Aurten, Epidemiologia Zentro Nazionaleko MoMo sistemak 114 heriotza egotzi dizkio beroari Euskadin eta 71 Nafarroan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Unai Lekuona arabarrak jantzi du txapela Ordiziako LIII. Idiazabal gazta lehiaketan

Araiako Unai Lekuona artzainak irabazi du Ordiziako Idiazabal Gaztaren LIII. Lehiaketa, eta Donostiako El Vaskito jatetxeak eskuratu du gazta irabazlea, 5.400 euroren truke. Urteroko legez, Beti Alai frontoian ikusmin handia sortu aurkeztu diren 49 gaztetatik irabazlea zein izango zen jakiteko: 49 gaztak hartu dute parte bertan: 20 Gipuzkoakoak, 16 Nafarroakoak, 9 Arabakoak eta 4 Bizkaikoak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laudioko loteria-saltzaile batek dezimotan 40.000 euro bota zituen zakarrontzira, nahi gabe

Carlos Resa Laudioko loteria-saltzaileak 40.000 euroan baloratutako 6.000 dezimo bota zituen zakarrontzira, nahi gabe, kartoien artean. Gabonetako Loteriako 500 dezimo zeuden (10.000 euro) eta asteko zozketaren beste 5.000 dezimo (30.000 euro). Suhiltzaileei laguntza eskatu zien, eta hiru orduren ondoren, dezimoak erreskatatzea lortu zuten. Gogoan izan zenbaki hau: 55626. Gabonetako loteriarako zortearen zenbakia izango den ospea irabazi du dagoeneko!

Gehiago ikusi
Publizitatea
X