Nahi duzun karrerara sartzeko gutxieneko nota atera ez baduzu, zer egin?
Nahi den karreran sartzeko gutxieneko nota ez lortzeak ez ditu ate guztiak ixten, eta itxarote-zerrendak, antzeko graduak eta Lanbide Heziketa aukera baliagarriak izan daitezke. EHUko eta Batxilergoko orientatzaileek eta Lanbide Heziketako adituek adierazi dutenez, ikasleek bide alternatiboak dituzte nahi duten karrera horretan sartzeko.
Unibertsitateko ikasle bat
Unibertsitatean nahi duzun karreran sartzeko gutxieneko nota lortu ez duzula ikustea kolpe latza da. Etxe askotan urduritasun, frustrazio eta ezjakintasun egunak dira, eta ikasle zein senideek galdera bat darabilte buruan: Eta, orain, zer? Ate bat ixten denean, ordea, ezinbestekoa da alternatibak aztertzea. Horixe da, hain zuzen ere, ikastetxeetako orientatzaileen zeregin nagusia une hauetan.
"Beti esaten diegu ikasleei aukera guztiak mahai gainean jartzeko, ikuspegi zabalago batetik aztertzeko dena", adierazi du Maialen Aranbarri Urretxu Zumarraga Ikastolako (Lizeoko) Batxilergoko orientatzaileak. Soka ez eteteko, prozedura argi bat gomendatzen du: "Orokorrean, Lanbide Heziketan eta hainbat unibertsitatetan izena ematea aholkatzen diegu. Garrantzitsua da jakitea Goi Mailako Zikloetatik ere irits daitezkeela nahi duten gradu hori egitera", nabarmendu du Aranbarrik.
Dena dela, beste bide batzuk aztertu aurretik, unibertsitateko atea ez da guztiz ixten ekaineko emaitzekin; lehenengo alternatiba unibertsitatearen barruan bertan dago.
EHUrako itxarote-zerrendak
Nola funtzionatzen dute EHUra sartzeko itxarote-zerrendek? Hori da ikasle askoren zalantza nagusia. Mireya de Castro eta Maite Urtiaga EHUko orientazio teknikariek mezu argi eta itxaropentsua bidali dute: "Bai, itxarote-zerrendak matrikulazio-prozesu osoan mugitzen dira. Aurten, adibidez, uztailaren 11tik irailaren 8ra sei onarpen-zerrenda argitaratuko dira; beraz, oso garrantzitsua da zerrendei adi egotea".
Azaldu dutenez, mugimendu handia egoten da Osasun Zientzietako graduetan, adibidez. “Nota altua dutenez, ikasleek hainbat unibertsitate eta probintziatan egiten dute eskaera, aukera gehiago izateko”.
Gradu-aldaketak eta konbalidazioak
EHUko adituek erantsi dutenez, beste aukera bat da ezagutza-adar bereko antzeko gradu batean izena ematea: "Gradu batzuek irakasgai asko dituzte amankomunean eta kreditu asko konbalidatzen dira, baina kasuz kasu aztertu beharko litzateke". Hala, informazio guztia aldez aurretik ezagutu eta aztertzea da estrategiarik onena erabakia hartzerako orduan.
Lanbide Heziketa: Unibertsitaterako "zubia"
Azken urteetan joera hori nabaria da eta gero eta ikasle gehiagok jotzen dute bide horretara. Jon Busto Tolosaldea LHko komunikazio arduradunak argi dauka zikloak bide estrategikoak direla, laneratzeko zein unibertsitatera jotzeko: "Prestakuntza praktikoa eta enplegagarritasun handia eskaintzen ditu, aukera akademikoak itxi gabe". Adibidez, Kirol graduan (JFKZG) sartu ez direnek zikloetara jotzen dute ondoren unibertsitatera jauzi egiteko.
Unibertsitaterako bide horretan, baliozkotzeak hitzartuta daude karrera batzuekin (2+3 eredua). "Informatikako zikloetatik EHUko Ingeniaritzara pasatzeko, gradua hiru urtean amaitzeko hitzarmena daukagu", azaldu du Bustok. Halaber, Batxilergoko orientatzaileak uste du LHren gaineko aurreiritzi negatibo aldatzen ari dela, unibertsitatera jotzea errazten duelako eta lanerako aukerak ematen dituelako.
Nolanahi ere, Tolosaldeko adituak aurrematrikula garaian izena ematearen garrantzia ohartarazi du: "Komeni da ateak irekita uztea, badaezpada ere".
Uztaileko deialdiak eta berrikuspenek merezi al dute?
Uztailean berriro aurkeztea nota igotzeko aukera bat da, baina muga batekin. Lizeoko orientatzaileak ohartarazi duenez, ezohiko deialdiko nota-igoerak zerrendetan geroago sartzea dakar, eta plazak ia beteta egon ohi dira. Ekaineko azterketak berrikustea ere aukera bat da, "baina ikasleak ziur egon behar du, nota jaisteko arriskua ere badagoelako".
Urte sabatikoa: curriculuma indartzeko bidea
Urte sabatikoari dagokionez, Maialen Aranbarrik onartu egin du gutxitan gertatu zaiola, eta adierazi du baliagarria izan daitekeela, kasu batzuetan, norbere burua argitzeko, baina helburu zehatzekin: "Denbora ondo antolatzea komeni da, adibidez, unibertsitatera sartzeko probak (USaP) prestatzeko".
Atsedenaldi horri etekina ateratzeko, beste bide batzuk ere proposatu ditu: "Atzerriko hizkuntzak ikastea, kanpora joatea edo lanean hastea, esperientzia eta heldutasuna eskuratzeko".
Unibertsitate pribatura jotzea eta kanpora joatea, mahai gainean
Badira beste bi aukera mahai gainean, bakoitza bere argi-itzalekin: Euskal Herritik kanpoko unibertsitate publiko batera joatea eta unibertsitate pribatua aukeratzea. Pribatuan ez dute, oro har, gutxieneko notarik eskatzen. Batxilergoko orientatzaileak muga nagusia aipatu du: “Kanpora edo unibertsitate pribatura joatearen eragozpen handiena gastuak dira. Familien aldetik kezka jasotzen dugu”.
Adituak bat datoz: Nahi den unibertsitate-karrerara iristeko ez dago bide bakar bat, eta alternatiba guztiak kontuan hartzea da estrategiarik onena.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute debekatutako armak Internet bidez saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoaren itzulera: bi kume berrik itxaropena piztu dute berriro Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekartzearekin baina, bertakoekin gurutzatu eta kume berriak izan dituzte. Aurten bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.