114 pertsona hil dira udan Euskadin beroaren ondorioz, 2024an baino 52 gehiago
Abuztuan 74 heriotza zenbatu dira, gehienak hilaren 11 eta 22 artean, egunik beroenetan.
114 lagun hil dira beroak jota Euskal Autonomia Erkidegoan uda honetan, 2024ko aldi berean baino 52 gehiago.
Heriotza horietako gehienak abuztuan gertatu ziren —zehazki, 74— iazko hil berean baino 23 gehiago. Hain zuzen ere, hil horretan bero-bolada izan zen, hainbat egunez.
Datuak Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluetan jasotzen dira. Sistema horrek maiatzaren 15etik irailaren 15erako tartea jotzen du udatzat.
Hilez hil begiratuta, hildako bat erregistratu zen maiatzean Euskadin; 27, ekainean; 12, uztailean, eta 74, abuztuan.
Abuztuko datuei dagokienez, 51 hildakok 65 urte baino gehiago zituzten. Horrez gainera, 48 emakumeak ziren, eta 26, gizonak. Abuztuko heriotza gehienak hilaren 11tik 22ra bitartean gertatu ziren, hain zuzen ere, beroaldi betean.
Espainian, abuztuan 2.177 heriotza zenbatu dituzte tenperatura altuen ondorioz; 2024ko abuztuan erregistratutakoen ia bikoitza. Iaz, 1.271 pertsona hil ziren.