Muturreko tenperaturak, bai barnealdean bai kostaldean
Hego Euskal Herriko 523 udalerrietatik 333k 40 graduko tenperaturak izan dituzte uda honetan, egun batean edo gehiagotan. Erregistrorik altuena 43,5 ºC-koa izan da, eta Bilbon eta inguruko eskualdeetan pairatu dute, Txorierrin eta Uribe Kostan.
Tenperatura altuenak Bilbon eta inguruetan neurtu zituzten. Argazkia: EITB.
Uda honetan Euskal Herriko eguraldiak izan duen ezaugarrietako bat izan da muturreko beroa asko zabaldu dela, herri eta bailara askotara iritsi dela. EITB Data azterlanak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 523 udalerrietatik 333tan 40 graduak gainditu dituzte uneren batean.
Kostaldeko brisak giroa freskatzen duela esaten bada ere, hego-haizea nagusi izan da askotan eta, ondorioz, Kantauriko isurialdeko eskualdeak labe bilakatu dira.
Hala, urteko tenperaturarik altuena Bilbon eta inguruko herrietan, besteak beste, Loiun, Lezaman eta Mungian neurtu dute. Abuztuaren 15ean 43,5 ºC harrapatu zituzten termometroek.
Mediterranioko isurialdean, Nafarroa eta Arabako hegoaldean, 42,5 graduren bueltakoak izan dira altuenak.
Zein izan da zure tenperatura altuena zure herrian? Hurrengo grafikoetan kontsulta dezakezu:
Gero eta bero-egun gehiago
Muturreko tenperatura horiek, gainera, egun ugaritan izan dira udan zehar, batez ere Nafarroan. Los Arcosen, esaterako, 25 bero-egun izan dituzte, eta Irurtzunen, 22. Horrez gainera, Bastidan 18 bero-egun izan dira, Zumarragan 12, eta kostaldean, Matxitxakoko estazioan, muturreko beroa egin duen 10 egun zenbatu dituzte.
MUTURREKO BEROA, NOIZ
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Lekuona arabarrak jantzi du txapela Ordiziako LIII. Idiazabal gazta lehiaketan
Araiako Unai Lekuona artzainak irabazi du Ordiziako Idiazabal Gaztaren LIII. Lehiaketa, eta Donostiako El Vaskito jatetxeak eskuratu du gazta irabazlea, 5.400 euroren truke. Urteroko legez, Beti Alai frontoian ikusmin handia sortu aurkeztu diren 49 gaztetatik irabazlea zein izango zen jakiteko: 49 gaztak hartu dute parte bertan: 20 Gipuzkoakoak, 16 Nafarroakoak, 9 Arabakoak eta 4 Bizkaikoak.
Laudioko loteria-saltzaile batek dezimotan 40.000 euro bota zituen zakarrontzira, nahi gabe
Carlos Resa Laudioko loteria-saltzaileak 40.000 euroan baloratutako 6.000 dezimo bota zituen zakarrontzira, nahi gabe, kartoien artean. Gabonetako Loteriako 500 dezimo zeuden (10.000 euro) eta asteko zozketaren beste 5.000 dezimo (30.000 euro). Suhiltzaileei laguntza eskatu zien, eta hiru orduren ondoren, dezimoak erreskatatzea lortu zuten. Gogoan izan zenbaki hau: 55626. Gabonetako loteriarako zortearen zenbakia izango den ospea irabazi du dagoeneko!
Normaltasuna Bizkaiko errepide-sarean, goizean goiz hainbat istripu izan ostean
Auto-ilarak izan dira Santo Domingoko jaitsieran, Sondikako BI-30 errepidean eta Txorierrin. Bi puntu horietan errei bat itxita egon da eta zirkulazioa motel ibili da.
Albiste izango dira: EITB Data osasun mentalari buruz, lehendakariaren bilera-sorta eta PISA Txostenaren emaitzak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Psikiatriako kontsultak bikoiztu egin dira bost urtean
Euskadik 58.100 paziente zituen psikiatria kontsultetan 2019an. 2024an zenbakia ia bikoitza zen: 109.400. Aldi berean, osasun mentalarekin lotutako laneko bajak ere etengabe hazten ari dira, eta 16-25 urteko gazteen artean, esate baterako, sei aldiz handitu dira 2016tik.
75 urtetik gorakoen 10etik ia hiruk antsietatea edo estresa du, baina hazkunde handiena gazteengan eman da
Ondoez psikologikoa ez da berdin azaltzen gizarteko sektore guztietan. Emakumeei gehiago eragiteaz gain, adina ere faktore garrantzitsua da: 75 urtetik gorako herritarren % 28,5ek pairatzen ditu sintomak, baina gazteenak dira (15-24 urte) pandemiaren ondoren osasun mentalaren narriadura gehien nozitu dutenak.
Osasun mentalaren inguruko kontzientzia gero eta handiagoa da euskal gizartean
Azken urteetan handitu egin da ondoez psikologikoren bat pairatzen dutela eta laguntza behar dutela adierazten duten EAEko biztanleen kopurua; 2018an % 13 izatetik 2023an % 22,4 izatera igaro da. Duela ez asko, gaitz horiek ezkutatu egiten ziren, orain publikoki aitortzen hasi gara, baita konponbidea bilatzen ere.
Zer dago PISA txostenaren emaitzen atzean?
Lucas Gortazar Hezkuntza arloko adituak eta Nelida Zaitegi irakasle eta pedagogoak PISA txostenaren emaitzen gakoak azaldu dituzte. Aldagaiak bat baino gehiago diren arren, bat datoz esatean teknologiak eta Adimen Artifizialak eragin zuzena dutela.
Euskal Herria atzean utzita, Freedom Flotilla Gazara bidean da
Bilbotik Vigora joango da, eta ondoren, Mediterraneoko beste portu batzuetara. Urrian iritsi asmo dute Gazara. Genozidioa, okupazioa eta Palestinako zein Gazako garbiketa etnikoa salatzeko helburuarekin, Israelek ezarritako blokeoa apurtzen saiatuko dira.
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.