TABAKOAREN AURKAKO LEGE BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezingo da ez zigarrorik erre ez bapeatu tabernetako terrazetan, unibertsitate-campusetan eta lanerako diren ibilgailuetan

Tabakoa erretzeko debekua aire libreko eremuetara zabaldu eta zigarro elektronikoak zigarro arrunten pare jarriko dituen lege aurre-proiektua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak.

Pertsona bat, zigarroa erretzen, kalean. Pixabay argazkia

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak tabakoa erretzeko debekua aire libreko eremuetara zabaldu eta zigarro elektronikoak zigarro arrunten pare jarriko dituen lege aurreproiektua onartu du gaur, asteartea. 

Hala, egitasmoa indarrean sartzen denean, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan ezingo da tabakorik erre tabernetako terrazetan, garraiobideetako geralekuetan, aire libreko kontzertu eta ikuskizunetan, igerilekuetan, unibertsitate-campusetan eta lanerako erabiltzen diren ibilgailuetan, besteak beste. 

Ley tabaco - web  - ES (2)

Lege-aurreproiektu berriak, gainera, tabakoarekin zerikusia duten produktuak erregulatuko ditu, hala nola zigarro elektronikoak, ahotik kontsumitzen diren nikotinazko poltsatxoak eta tabako-belarrez egindako hainbat produktu. 

Izan ere, asko areagotu da artikulu horiek merkatuan duten presentzia eta gazteen kontsumoa. Aurrerantzean, zigarro arrunten gainean ezartzen diren muga eta baldintza berberak ezarriko dira zigarro elektronikoen gainean, bai eta tabakoarekin lotutako bestelako produktuei.

Horrekin batera, adin txikikoek legez debekatuta izango dute tabakoa kontsumitzea. Debekatu egingo da, era berean, erabili eta botatzeko zigarro elektronikoak saltzea. Gainera, testuak tabakoarekin zerikusia duten produktuen publizitatea ere mugatuko du. Debekuaz ohartarazten duten seinaleak jarri beharko dira, dagokion tokietan.

Onartutako dokumentuak zehapen-araubidea aldatzen du, eta arau-hausteak, isunak eta erantzukizunak eguneratuko dira. Orain, fabrikatzaileek 12 hilabeteko epea izango dute produktuak lege-esparru berrira egokitzeko eta behin bakarrik erabiltzeok zigarro elektronikoak kentzeko.  

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X