Osakidetzak astelehenean hasiko du haurtxoen bronkiolitis akutuaren aurkako immunizazio kanpaina
Osakidetzak datorren astelehenean hasiko du bronkiolitis akutuaren aurkako immunizazioa. Batez ere jaioberri guztiei, haur goiztiarrei eta gaixotasun kronikoren bat duten 2 urtetik beherako haurrei jarriko die arreta.
Iaz, Osakidetzak xede-biztanleriaren % 90 baino gehiago immunizatu zuen, eta, horri esker, % 35 murriztu ziren Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleetako Larrialdietako kontsultak, eta % 50 gaixotasun horrengatiko ospitaleratzeak bi urtetik beherakoetan: % 65 da hiru hilabetetik beherako haurren kasuan.
Aurreko denboraldian egin zen bezala, 2025-2026 kanpaina honetan bronkilitis akutu larria izateko arrisku handiena duten taldeak immunizatuko dira, Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Kolektibo horiek honako hauek dira: haur jaioberriak, kanpaina osoan immunizatuko direnak (udazkena eta negua); 3 hilabetetik beherako haurtxoak, kanpainaren lehen asteetan txertatuko direnak; urtebete baino gutxiagoko haur goiztiarrak; eta biriketako gaixotasun jakin batzuk, gaixotasun kardiologikoak, neurologikoak edo immunitarioak dituzten 2 urtetik beherako haurrak. Pediatriako espezialistek zuzenean emango diete haien familiei horien berri.
Bronkiolitis akutua batez ere bi urtetik beherako haurrei eragiten dien arnas infekzioa da. Hasieran katarroaren antzeko sintomekin agertzen da, mukiak, eztula edo sukarra kasu, eta egun batzuen buruan beste sintoma batzuk ager daitezke, hala nola arnasteko zailtasunak, txistuak edo esnea hartzean eragiten duen nekea.
Normalean, urritik martxora bitartean izaten da epidemia, eta azarotik abendura bitartean izaten da gehieneko intzidentzia. Kasu gehienetan bronkiolitis akutua larria izango ez bada ere, haurren eta haien familien bizi-kalitatean eragiten du denbora luzez, eta, gainera, osasun-sisteman gainkarga handia eragiten du denbora laburrean.
Bronkiolitisa birus desberdinek sortutako gaixotasuna da, eta Arnas Birus Sinzituala da garrantzitsuena. Ez dago tratamendu espezifikorik, eta neurri eraginkorrenak kaltetutako pertsonaren erosotasuna areagotzen dutenak dira, hala nola sudurreko jariakinak garbitzea eta sukarra dagoenean antitermikoak ematea.
Duela urte batzuetatik prebentzio-tresnak daude, besteak beste nirsevimab, birusarekin kontaktua izan aurretik muskulu barnetik dosi bakar batean ematen den antigorputz bat, gaixotasuna prebenitu dezakeena eta, garrantzitsuena, bronkiolitis akutuaren forma larrienak saihestu ditzakeena.
Bestalde, epidemiaren hasierarekin batera, Osakidetzako zentro guztiek, Lehen Mailako Atentziokoek zein ospitalekoek, 'Bronkiolitisaren Asistentzia-Ibilbide Integratua' abian jarriko dute berriro. Bronkiolitisa duten paziente pediatrikoetan egin beharreko jarduerak biltzen ditu, prebentzio-, diagnostiko- eta tratamendu-praktika onenak bermatzeko, bai eta arreta homogeneoa ere hasiera-hasieratik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.