SARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bonolotoak ia bi milioi euroko saria utzi du Zarautzen

Zarauzko Xoxoa tabernan baliozkotutako txartel bati 1.972.129 euroko saria eman diote Bonolotoaren zozketan.

Xoxoa. Argazkia: Google

Zarauzko Xoxoa tabernan baliozkotutako txartel bati 1.972.129 euroko saria eman diote Bonolotoaren zozketan.

2025eko irailaren 10eko Bonolotoaren zozketan, Lehen Kategoriari dagokiona (6 asmatu dira), txartel bakarra saritu da, Loterias y Apuestas del Estado erakundearen Interneteko kanal ofizialaren bidez baliozkotua. Ordainagiri saritua Xoxoa tabernari dagokio (Bizkaia kalea 22, Zarautz).

Loterias y Apuestas del Estado erakundeak Gipuzkoako ordezkaritzatik jakinarazi duenez, zorioneko apustulariak 1.972.129 euro jasoko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X