GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

76 urteko gizon bat hil da Zarauzko hondartzan

Sorosleek oso larri atera dute uretatik, eta, suspertzen saiatu badira ere, ez dute lortu.

Hondartzan bainua hartzen ari zen gizon hil da ostiral arratsaldean Zarautzen.

15:15 aldera atera dute uretatik sorosleek, oso larri, eta bertan suspertzen saiatu dira, bai sorosleak bai larrialdietako langileak, baina ez dute lortu.

Hildakoa, 76 urteko kanadarra

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren agenteek zaindu dute ingurua epaileak gorpua altxatzeko agindua eman arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X