Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 km-ko auto-ilarak A-8an, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan, sei ibilgailuk elkar jo ostean

Istripua 17:45ean gertatu da, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte.

A-8 autobiak 8 kilometrorainoko auto-ilarak pilatu ditu 19:30ak aldera, Muskizen (Bizkaia), Kantabriarako noranzkoan. Izan ere, sei ibilgailuk talka egin dute, eta errepideko bi errei itxi behar izan dituzte. Ez da zauriturik egon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 17:45ean gertatu da, eta A-8 autobideko hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte, Kantabriarako noranzkoan. Ondorioz, 8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Istripua izan duten ibilgailuak erretiratu ondoren, trafikoaren arintasuna berreskuratzen joango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X