Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak urrian hasiko ditu Basurtuko ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrak 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 135 milioi euroko inbertsioa egin du 38.000 metro koadroko azalera izango duen azpiegitura berri horretan. Guztira, 175 kontsulta berri zabalduko dituzte, bi bloketan banatuta. Obra hiru urte barru amaituko dute.

Basurtuko kanpo-kontsulten etorkizuneko eraikina. Argazkia: Osasun Saila

Osakidetzako Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriaren lanak urrian hasiko dituzte, ospitale-esparrua egokitzeko obrekin. Lehenengo fase horretan, obrak ez du medikuntza profesionalen eguneroko jarduna oztopatuko.

Gaur egun langileen aparkalekuak dauden lekuan kokatuko da eraikin berria, EHUko Medikuntza Fakultatearen eraikin zaharra zegoen tokian. 135 milioi euroko inbertsioa egin dute horretarako, eta hiru urte beharko dute obra osoa amaitzeko. Guztira, 38.000 metro koadroko izango ditu, bloke bitan banatuta. Bloke horietan 175 kontsulta inguru egongo dira, baita tratamendu, proba eta prozedura gelak eta Erradiologia Farmazia zerbitzuak ere.

Basurtuko Ospitaleko obrak

Horixe guztia iragarri du gaur goizean, Basurtun, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek. Aurkezpenean, Osakidetzako zuzendari nagusi Lore Bilbao, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Bilbo-Basurtu ESIko gerente Jesus Larrañaga ere izan dira. Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berria kokatuko den guneak bisitatu dituzte, hain zuzen ere. 

Eraikuntza hainbat fasetan egingo dute. Lehen fase honetan, urrian abiatuko dena, ospitaleko esparrua egokitzeko obrak hasiko dituzte. Martinezek bisitan azpimarratu duenez, "jarduera horrek indartu egingo du Eusko Jaurlaritzak herritarren ongizatearen alde egin duen apustua, osasun-sistema sendo, moderno eta eskuragarriago baten bidez".

Martinezek adierazi du "azpiegitura berri honek beharrezko espazioa izango du gero eta eskari handiagoari aurre egiteko eta, hortaz, prestazio berriei, diziplina anitzeko abordatzean oinarritutako asistentzia-antolakuntzako eredu berri bati, asistentzia-profil berriei eta bereizmen handiko kontsultei erantzuteko. Bestalde, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuko ditu, ingurune seguruagoa eta irisgarriagoa sortuz, bai herritarrentzat, bai profesionalentzat".  Horrekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-sistema hobetzeko estrategia indartuko dute.

Obrak ekarriko dituen gorabeherak

Lanak egiten dituzten bitartean, antolaketa-neurri bereziak jarriko dituzte:

· Sarbideak: Egungo sarrera itxiko da (Gurtubay kalea), eta erabiltzaileentzako sarbide alternatiboak jarriko dituzte Gurtubay kaleko izkinatik (Arrupe) eta Montevideo etorbideko sarreratik. Gainera, profesionalentzako sarrera esklusibo bat jartzeko lanei ekin diete.

-Trafikoa: Ospitalerako sarbidea bermatuta egongo da, nahiz eta debekatuta egongo den barruan aparkatzea. Ospitalea inguratzen duen eta noranzko bakarrekoa den egungo erreia itxi egingo dute, eta, beraz, gune batzuek noranzko bikoitza izango dute aurrerantzean. Horrek, barruan aparkatzeko debekua ez ezik, oinezkoentzako aldaketak ere ekarriko ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X