Oinezko bat hil da Biarritzen, auto batek harrapatuta
Gaur goizean hil da oinezkoa, Biarritzeko Beaurivage auzoan, auto batek harrapatuta.
Oinezko bat hil da gaur goizean Biarritzeko Beaurivage auzoan, auto batek harrapatuta.
Gertaera ostiraleko lehen orduan izan da, ibilgailu batek biktima harrapatu duenean Beaurivage auzoan, biribilgune batetik gertu. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin biktima salbatzeko, eta oinezkoa bertan hil da.
Tokiko agintariek ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
8 km-ko auto-ilarak A-8an, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan, sei ibilgailuk elkar jo ostean
Istripua 17:45ean gertatu da, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte.
Karrantzako gazte bat atxilotu dute gasolindegietan 950 mila euroko iruzurra egiteagatik
Atxilotuak erregaia banatzen duen empresa bateko saltzaile gisa aukezten zuen bere burua eta prezio lehiakorrak eskaintzen zituen. Ikerketan zehar enpresa eta nortasun faltsuen sare bat aurkitu du Guardia Zibilak.
Martxan da atun gorriak Getarian hazteko proiektuaren azken fasea
Getarian duela bi hilabete jarri zuten martxan atun gorrien haztegi bat itsasoan. Berrogeita hamar ale inguru sartu zituzten eta arrain urdina emanez gizentzen ari dira proiektu pilotu batean. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko urrian kaioletatik aterako dituzte atunak.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktimak atzo aurkeztu zuen salaketa Gipuzkoako hiriburuko polizia-etxean. Aitortu zuenez, sexu-erasoa egiteaz gain, gizonak zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuela, eta bere lagunak ikustea debekatzen zion.
Gurutz Linazasoro neurologoak Alzheimerraren aurkako sendagai iraultzaile berrien iritsiera iragarri du
Gaixotasunaren jatorrian jarduten duten sendagaiak direla nabarmendu du, gaixotasunaren bilakaera "geldoagoa eta onberagoa" eragiten dutenak. Amerikako Estatu Batuetan eta Ingalaterran jada merkaturatzen dira.
Getxoko Areetako hondartza hustu dute lehergailu bat izan zitekeen objektu bat agertu ostean
Pertsona batek "objektu herdoildu bat" aurkitu du itsasertzean, 10:30ean, eta abisua eman du. Ertzaintzako artezilariek ezingo dute ezer egin gauean marea jaitsi arte. Hori dela eta, Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak hondartza itxita izango dute.
Fiskaltzak zazpi urteko tratamendu psikiatrikoa eta inhabilitazioa eskatu du Kabiezeseko erizainarentzat
Alberto Martinez Osasun sailburuak ziurtatu duenez, Osakidetzak pertsona bat jarri zuen Santurtziko Kabiezes osasun zentroan txertaketak simulatzea egotzita epaitu duten erizaina "zaintzen", gertatzen ari zenaren berri izan bezain laster, lehen kexak jaso ondoren.
Robert Treviñok auzitara eraman du Euskadiko Orkestra, kaleratzeagatik
Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluak urtarrilean erabaki zuen Treviño zuzendari artistikoaren eta Roch orkestraren zuzendari nagusiaren zikloari amaiera ematea.
2023an Tolosako inauterietan foam pilotakada batek zauritutako gaztearen auzia berriz irekitzeko agindu dute
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak iaz artxibatutako auzia berriro irekitzeko agindu dio Tolosako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiari. Bere ustez, beharrezkoa da beste eginbide batzuk egitea Ertzaintzaren foam-pilotakada batek zauritutako gaztearen kasuan.