TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Trebiñun, auto-istripuz

Gaueko lehen orduan izan da ezbeharra, Araba 2124 errepidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute eta errepidea itxi dute Burgoserako noranzkoan.

Pertsona bat hil da gaur gauean Trebiñun, auto-istripuz. 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaueko lehen orduan izan da ezbeharra, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute, Araba 2124 errepidean. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin dute Burgoserako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X