Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurtxo bat hil da Gasteizen, bigarren solairuko leiho batetik erorita

Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman zuten urgentziaz, eta han heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin. 

Urtebete inguruko haurtxo bat hil zen larunbatean Gasteizen , bigarren solairuko leiho batetik behera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionez, gertaera 18:00ak baino lehen izan zen , Agirrelanda kalean, Arriaga-Lakua auzoan.

Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman zuten urgentziaz, eta han heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin.

Lehenengo esku-hartzea Udaltzaingoak egin zuen, baina izapideak Ertzaintzak egin zituen, eta gertatutakoa ikertzen ari da. Iturriek adierazi dutenez, badirudi istripua izan zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X