TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

44 urteko gizonezko bat hil da Arrigorriagan, autoarekin BI-3723 errepidetik AP-68ra erorita

Lau metrotan behera erori da ibilgailua. Pertsona bakarra zihoan barruan, eta tokian bertan zendu da.

istripua arrigorriaga trafikoa

44 urteko auro-gidari bat hil da, gaur arratsaldean,  BI-3723 errepidetik zihoala, Arrigorriagako Abusu auzoaren parean, ibilgailua AP-68 autobidera erori ondoren. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 15:45 inguruan izan da ezbeharra, Bilborako sarreran. Autobideko bazterbidera erori da autoa, eta gidaria tokian bertan hil da. 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X