OMEk ohartarazi du bakterioak gero eta erresistenteagoak direla antibiotikoei aurre egiteko
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, antibiotikoekiko erresistentzia etorkizuneko osasun mehatxurik handienetako bat da.
Laborategi bat. Egile eskubiderik gabeko argazkia
Bakterioak gero eta erresistenteagoak dira antibiotikoen aurrean, eta hori erakusten duten datuek. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 2018tik 2023ra bitartean % 40 hazi da (% 5 eta % 15 artean urteko, batez beste). Izan ere, antibiotikoekiko erresistentzia osasun arloko mehatxu handienetakoa dela azpimarratu du.
OMEk astelehen honetan argitaratutako azken datuen arabera, sei infekziotatik batean bakterio erresistenteak edaude.
Egoera bereziki kezkagarria da Afrikan (bostetik bat da erresistentea) eta Asian eta Ekialde Ertainean (bakterio erresistenteen portzentajea hirutik batekoa da).
Gernu, urdail-hesteetako eta odoleko infekzioetarako erabili ohi diren 22 antibiotiko aztertu dituzte.
Zehazki, antibiotiko horiek erabili dituzte zortzi bakterioren (E.coli, salmonela, estafilococo aureus eta estreptococo pneumoniae, berbarako) erresistentzia neurtzeko.
"Antimikrobianoekiko erresistentzia medikuntzaren aurrerapenak baino azkarrago hazten ari da", ohartarazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusiak ikerketaren aurkezpenean.
NBEko osasun agentziaren arabera, e.coli eta klebsiella pneumoniae bakterioek dute antibiotikoei aurre egiteko gero eta erresistentzia handiagoa.
Aztertutako e.coli bakterioen % 40k baino gehiagok eta k.pneumoniae bakterioen % 55ek hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia dute —eragiten dituzten infekzioak tratatzeko antibiotiko ohikoena—.
Osasunaren Mundu Erakundeak azpimarratu duenez, antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko modurik onena antibiotikoak behar direnean soilik erabiltzea da.
Halaber, gogorarazi du txertoak jartzea eta higiene arauei (eskuak sarri garbitzea, adibidez) jarraitzea ere garrantzitsua dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".