Gidabaimena 17 urtetik aurrera atera ahal izango da
Hori bai, esperientzia duen heldu batekin joan beharko dute adinez nagusi izan arte. Europak gaur onartu du gidabaimenen inguruko araudi berria, eta adinarena da aldaketa nagusienetako bat. Orain, estatu kideek hiru urtera arteko epea izango dute, bakoitzak bere legedira egokitzeko.
Europako Parlamentuak, gaur, argi berdea eman dio 17 urtetik aurrera gidabaimena atera ahal izatea ahalbidetzen duen araudiari. Hori bai, adinez nagusi izan arte, esperientzia duen heldu batekin gidatu beharko dute.
Joan den martxoan adostu zuten Europako Kontseiluak eta Parlamentuak gidabaimenaren inguruko araudia, eta gaur, onartuta geratu da. Orain, EBko Agerkari Ofizialean argitaratzen denetik, estatu kideek hiru urtera arteko epea izango dute, araudia bakoitzak bere legedira egokitzeko, eta beste urte bat, ezartzen hasteko.
Adina aurreratzearena da aldaketa deigarrienetakoa, baina badira beste batzuk ere. Orain arte ez bezala, araudi berri honekin, arau-hauste larri baten ondorioz gidabaimena galtzen duen gidariak EB osoan galduko du. Orain arte, estatu bakar batean bakarrik kentzen zitzaion baimena.
Bestalde, aurrerantzean, 18 urteko pertsonek kamioiak gidatzeko baimena atera ahal izango dute (C kategoriakoa), eta 21ekoek, autobusen gidabaimena (D kategoriakoa). Horretarako, jarduerako profesionalerako agiria izango beharko dute. Neurri honekin, azken urteotan langileak aurkitzeko arazoak dituen garraiolarien sektorera gazteak erakarri nahi ditu EBk.
Badira beste berritasun batzuk ere: gidabaimenak 15 urteko balioa izango du, oro har, nahiz eta estatu bakoitzak 10 urtera murriztu ahalko duen epe hori, eta 2030ean gidabaimen digitala lehenetsiko da. Halaber, gidari berrientzako probaldia luzatu egingo da, eta bi urtez bete beharko dituzte baldintza gogorragoak.
Araudia bost urte barru berrikustea ere onartu du du Europar Batasunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol erakundeari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Emakumeak salaketa jarri ostean abiatutako ikerketa amaitu du Ertzaintzak, eta kasua Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Santanderko pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuten istripuaren aurreko egunean, baina abisua ez zen izapidetu
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, baina ez zuen inolako jarduketarik egin. Hala, jakinarazpena paper batean jaso zuten, baina mahaian bertan geratu zen.
24. Korrikak euskararen ezagutza unibertsala aldarrikatu du Iruñean
Aurtengo leloa, "Euskara Gara" komunitatearen izaera irekia eta askotarikoa azpimarratzeko hautatu dute. Korrikak bildutako baliabide ekonomikoak euskararen normalizazioaren aldeko lana indartzera bideratuko dira.