Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Bullyinga edo ziberjazarpena egiten duten ikasleak erasoa izan den eskolatik kanporatu egingo dituzte Nafarroan. Modu berean, eraso matxisten edota bestelako tratu txarren egileak ere zentrotik bidaliko dituzte. Hau da, erasotzaileak beste zentro batera lekualdatuko dituzte, biktimak babesteko.
Hala dago jasota, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak landu duen Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriaren proiektuan. Gaur igorri dute Foru Gobernuaren Gardentasun Atarira, ekarpenak jasotzeko, eta 2010etik indarrean dagoen dekretua ordezkatuko du.
Ikastetxeetan elkarbizitza sendotzea eta biktimak babestea da helburua, eta horretarako neurri berriak jasotzen ditu dekretuak. Besteak beste, biktimen ongizate emozionala bermatu nahi, ingurune seguru bat eskainiz.
Hainbat baldintza hartuko dira kontuan jazarleak eskola batetik bestera lekualdatzeko: sare berdineko eskola izatea eta hizkuntza eredu bera mantentzea lehenetsiko dira, besteak beste.
Salbuespenak ere egongo dira, eta beste zentro batera aldatzeak ikaslearen eskolatze baldintza egokiak bermatzen ez baditu, beste neurri batzuk hartzeko aukera ere egongo da, zentro berean mantenduta: hala nola, hamabost egunez etxera bidaltzeko aukera egongo da. Eta erasotzaileak adinez nagusiak direnean, berriz, matrikula baliogabetu ahal izango diote.
Aurreneko aldiz, dekretu berriak buru osasuna kontuan hartu du, eskolako bizikidetza neurtzeko aldagaien artean.
Iazko azaroan Nafarroan egindako azterlan baten arabera, eskola jazarpen kasuak % 6 hazi ziren Foru Erkidegoko eskoletan, 2022-2023 ikasturteko datuekin alderatuta. Joan den astean bertan, 17 urteko neska batek beste buruaz beste egin zuen Cintruenigon, eta haren familiak eskola-jazarpenarekin lotu zuen heriotza.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera