Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Alacanten emakume bat hiltzea leporatuta

41 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute, ustezko hiltzaileari biktimaren gorpua aldamenetik kentzen lagundu omen ziolako. Dirudienez, urriaren hasieran gertatu zen hilketa matxista hori.

38 urteko gizon bat atxilotu dute Alacant hirian bikotekidea hiltzea egotzita. Biktimaren —Madrilgo 37 urteko emakume bat— gorpuaren egoera ikusita, hilketa aspaldi gertatu zela ondorioztatu dute, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez.

41 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute, ustezko hiltzaileari biktimaren gorpua aldamenetik kentzen lagundu omen ziolako. Genero-indarkeriaren aurka lanean ari den Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak hasiera-hasieratik esan du indarkeria matxistarekin lotutako krimen gisa ari direla ikertzen.

Polizia Nazionalak bere gain hartu du Alacanteko epaitegi batek sekretutzat jo duen hilketa argitzeko ikerketa. Auzitegi Medikuntzako Institutuak datozen orduotan egingo du autopsia.

Emakumearen hilketa urriko lehen egunetan gertatu zela uste dute, baina hirugarren pertsona batek segurtasun indarrei gertatutakoaren berri eman arte ez dute aurkitu emakumearen hilotza.

Hilketa matxista izan dela berretsiz gero, aurten Espainiako Estatuan genero-indarkeriak eraildako 33. emakumea izango litzateke, eta 2003tik matxismoak hil duen 1.327.a.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Korrikako antolatzaileen ustez, Errenteriako lan deialdi publikoan gertatu dena "mugarria" izan da. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X