Albiste da
Istripu hilgarria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da Burgin izandako istripu batean

Larrialdi-zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin motorzalea bizirik ateratzeko, eta istripua gertatu den lekuan bertan hil da 54 urteko gizonezkoa.

nafarroako suhiltzaileak

54 urteko gizon bat hil da larunbat honetan Burgin, NA-214 errepideko 12,3 kilometroan, bere motorrean zihoala errepidetik irten ostean.

12:19an jaso dute abisua larrialdi-zerbitzuek. Berehala bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin motorzalea bizirik ateratzeko, eta istripua gertatu den tokian bertan hil da.

Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X