GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat espetxeratu dute Donostiako Cristina Enea parkean beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Gertakariak urriaren 19an izan ziren, goizean, eta gizona bi egun geroago atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan bertan.

Gizon bat espetxeratu dute joan den igandean Donostiako Cristina Enea parkean izandako sexu-eraso baten egilea delakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakitera eman duenez.

Erasoa beste gizon bati egin zion, EITBk baieztatu duenez.

Gertakariak urriaren 19an izan ziren, goizean, Gipuzkoako hiriburuko parke horretan.

Urriaren 21ean, Ertzaintzak ustezko egilea atxilotu zuen Donostian bertan, eta, ondoren, epailearen esku utzi zuen. Epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X