GAIXOTASUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bergarako ganadutegi batek abelburu guztiak hil egin beharko ditu, tuberkulosi kasu bat atzeman dutelako

Europako araudia oso zorrotza da, eta % 1eko intzidentzia gaindituz gero ganadutegiko animalia guztiak hiltzera behartzen du, eta horixe gertatu da Bergarako Zezenak ganadutegian. 

zezenak

Bergarako Zezenak ganadutegiak bere abelburu guztiak, 90 buru, sakrifikatu egin beharko ditu, tuberkulosi kasu bat atzeman dutelako, sare sozialetan jakinarazi duenez. 

Europar Batasuneko araudia oso zorrotza da horretan eta % 1eko intzidentzia gaindituz gero ukuiluko animalia guztiak hiltzera behartzen du, eta horixe bera gertatu da Bergarako Zezenak ganadutegian. 

Urte askotako lana dago atzean, eta 20 urtez landutako genetika da akabatu beharko dutena. 

Ganadutegi horretako animaliak oso ezagunak dira, jaietako sokamutur eta errekortari saioetarako zezenak eta bigantxak dituelako. 

Aurten Gipuzkoan hauteman den bigarren behi tuberkulosi agerraldia da. Pasa den otsailean, Debako Saka ganadutegiak abelburu guztiak, 160 buru, sakrifikatu behar izan zituen tuberkulosi agerraldi baten ondorioz. 

Bestalde, beste gaixotasun batek (dermatosi nodular kutsakorra) kezka eragiten jarraitzen du abeltzaintza sektorean, oraingoz Euskal Herrian kasurik agertu ez bada ere. Testuinguru horretan, behin-behinean, ganadu-azokak bertan behera gelditu dira zazpi lurraldeetan. 

Iñigo Almorza (Bergarako Zezenak)

Iñigo Almorza Bergarako Zezenak ganadutegiko kidearen arabera, "ez da bidezkoa, ez da justua, ez da zuzena" positibo bakar batekin abelburu guztiak hil behar izatea, eta kritikatu du ganadutegiak "begiz jota" daudela. 

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, konpentsazio ekonomikoek 30 abelburu erosteko balioko die, besterik ez; gaur egun, 90 dituzte. Edozein kasutan, galdu den genetika "ez da sekura ere errekuperatuko". 

Azkenik, jasotako babesa eskertu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Korrikako antolatzaileen ustez, Errenteriako lan deialdi publikoan gertatu dena "mugarria" izan da. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X