DESAGERTUTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekoran galdutako 82 urteko gizon baten bila ari dira

Gizonak 168 zentimetroko altuera du eta 70 kilo inguru pisatzen ditu. Mahuka luzeko txandal urdina eta galtza urdinak daramatza.

Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi-zerbitzuek astelehen honetan Ekoran (Araba) desagertu den 82 urteko gizona bilatzeko lanak aktibatu dituzte. Bercijanako bere bizilekutik gertu dagoen landa-eremu batean desagertu da. Oinez ibiltzera irten da goizean, eta ez da etxera itzuli.

Marcos izeneko gizonak 168 zentimetroko altuera du, eta 70 kilo inguruko pisua. Gorpuzkera argala eta ile urdindua du. Etxetik irten da, mahuka luzeko txandal urdina eta galtza urdinak zeramatzala.

Bilaketa-dispositiboa 15:00etatik aurrera aktibatu da. Guardiako ertzain-etxeko landa-patruilak, droneen sekzioa, miaketa-helikoptero bat eta Ertzaintaren Mendiko eta Zaintza eta Erreskate Unitateak, Txakurren Unitatea, suhiltzaileak eta boluntarioak ari dira haren bila.

Haren berri izanez gero, 112 larrialdietako telefonora deitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X