Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat atxilotu dute Tuteran, A68an kontrako noranzkoan 11 km gidatzeagatik

Alkoholaren eraginpean zegoen, eta gidabaimena indarrean izan gabe zirkulatzen ari zen.

Tuterako polizia-etxeko foruzainek 54 urteko gidari zaragozar bat atxilotu dute gaur goizaldean Ebroko autobidean (A68). Kontrako noranzkoan hamaika kilometro baino gehiago gidatu ditu, alkoholaren eraginpean eta gidabaimenik gabe.

04:30 aldera, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroak A68 errepidean zihoazen hainbat gidarien larrialdi-deia jaso du.

Foruzainek ohar bidez jakinarazi dutenez, gidaria geldiarazten saiatu ziren hots-eta argi-seinaleen bidez, baina ez zuten lortu. Hori dela eta, ibilgailuaren atzetik abiatu ziren, geldiarazteko asmoz.

Gidariak 0.78 mg/L-ko tasa eman zuen proban. Gainera, gidabaimenik gabe ari zen zirkulatzen, kendu ziotelako. Ondorioz, dagokion delitua egotzi zaio.

Hala ere, aske utzi dute, Tuterako zitazio judizialaren zain. Ibilgailua epailearen esku geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X