EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrildik eta Alacantetik zetozen bi hegaldik ezin izan dute Bilboko aireportuan lur hartu haizeagatik

Madrildik zetorren hegaldiak 07:40an lur hartu behar zuen Loiuko aireportuan, baina Madrilera itzuli da. Alacantetik zetorrena, berriz, Forondara desbideratu dute. 

hegazkina avion loiu haizea viento EFE

Hegazkin bat Loiuko aireportuan lurreratzen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Haize-bolada gogorren ondorioz, Madrildik zetorren hegazkin batek ezin izan du Bilboko aireportuan lur hartu, eta Alacantetik zetorren beste bat Forondara desbideratu dute, Aenako iturriek baieztatu dutenez.

Zehazki, Madrildik zetorren hegazkinak 07:40an hartu behar zuen lur Loiuko aireportuan, baina ezin izan du, haize-boladak izan direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X