DESAGERTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilik aurkitu dute astelehenean Ekoran desagertutako gizona

Bilaketa zerbitzuek aurkitu dute haren gorpua, 18:00ak aldera, iristeko zaila den gune batean.

Larrialdi Zerbitzuek ostiral arratsaldean aurkitu dute astelehenetik Ekoran (Araba) desagertuta zegoen 82 urteko gizonaren gorpua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gaur, 18:00etan, Larrialdietako Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta desagertua bilatzeko bideratutako dispositiboan parte hartzen ari ziren baliabideek haren gorpua aurkitu dute, iristeko zaila den gune batean.

Astelehenean, paseatzera atera zen, Bercijanako bere etxe inguruko landa-eremu batera. Itzuli ez zela ohartu zirenean, desagerpenaren berri eman zuten senideek, eta hainbat agente, teknikari eta boluntarioz osatutako lantaldea aritu da ordutik haren bila.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X