Bahiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Niño Juan" bahitu dute Madrilen, 10 ertzain zauritu zituen lapur talde baten burua

Poliziaren esanetan, kontu-garbitze bat medio bahitu dute "Niño Juan", nahiz eta ez duten baztertu beste arrazoi batzuk ere egotea. Iaz, Garbera merkataritza-gunean lapur talde batek egindako lapurretaren buru izan zen bera.
bahiketa niño juan
Bahiketa gertatu zen lekua. Argazkia: EFE

Duela urtebete Donostiako Garbera merkataritza-gunean lapur talde batek lapurreta egin zuen saltoki batean, eta ondoren, istripu bat gertatu ostean, bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Izan ere, istripu horretan 10 agente zauritu zituzten lapurrek. Gerora jakin zen "Niño Juan" ezizenarekin ezaguna den 38 urteko gizon bat zela talde horretako burua. Bada, urtebete geroago, Carabanchelen (Madril) larunbat honetan izan den bahiketa ikusgarri baten biktima izan da, Poliziak jakinarazi duenez.

Agenteen esanetan, kontu-garbitze bat medio bahitu dute "Niño Juan", nahiz eta ez duten baztertu beste arrazoi batzuk ere egotea.

Guztira, merkantzia kamioetan egindako 50 lapurreta egozten dizkiote Juan Maria Gordilloren ("Niño Juan") taldeari.

Bahiketa atzo gertatu zen, 20:45 aldera. Hainbat autok elkar jo zuten, eta leherketaren bat edo beste ere entzun zuten bizilagunek.

Gaur arte, baina, Poliziak ez du salaketarik jaso.

Dirudienez, hiru autok laugarren ibilgailu baten aurka egin zuten. Tiroka hasi ziren, eta ibilgailu horretako gidaria indarrez sartu zuten autoetako batean. Berehala alde egin zuten bahiketa gertatu zen lekutik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X