GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak dagoeneko identifikatu eta salatu du Zumarragan kontrol batetik ihes egin duen gidaria

Ikerketak lehen emaitzak eman ditu, agenteek 48 urteko gizonezkoa identifikatzea lortu baitute. Dena den, ez dute oraindik aurkitu, ezta atxilotu ere.

Ertzaintzak auto baten gidaria identifikatu eta salatu du, gaur goizean trafiko kontrol batetik ihes egin ostean. Hain zuzen ere, GI-631 errepidetik egin du alde Azkoitirantz, bide segurtasuna arrisku larrian jarriz.

08:25ean gertatu da. Ordu horretan, auto batek ihes egin du Ertzaintzaren Trafiko Unitateak GI-631 errepidean, Zumarragan, jarritako alkoholemia eta droga kontrol batetik.

Gidaria ausarkeriaz zirkulatzen hasi da Azkoitirako noranzkoan, seinaleztapena eta bidearen abiadura mugak errespetatu gabe. Aurreratzeko baimenik ez duten errepide tarteetan ibilgailuak aurreratzen ibili da, gainera.

Azkoitira irits denean, Udaltzaingoaren patruila batekin gurutzatu da, eta udaltzainen ibilgailuaren atzerako ispilua jo du.

Poliziaren abisuei eta seinaleei jaramonik egin gabe, gidaria Azkoititik atera da. Handik gutxira, jabetza pribatu baten hesia aurretik eraman, autoa bertan utzi eta oinez jarraitu landa pistetatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X