Indarkeria matxista

Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egin eta telefono mugikorra kentzeagatik

Gertakariak joan den larunbatean jazo ziren, 08:30 inguruan.

Gasteizko Udaltzaingoak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean, lehen orduan, genero-indarkeriako lesio-delitu bat egotzita, bikotekideari eraso egiteagatik eta telefono mugikorra kentzeagatik.

Udaltzaingoak adierazi duenez, gertakariak 08:30 inguruan jazo ziren. Herritar batek jakinarazi zuen gizon bat ikusi zuela emakume bati eraso egiten, Santa Barbara plazan.

Agenteak bertaratu ziren, eta bikotea aurkitu zuten. Biak banandu ondoren, biekin eta lekukoarekin elkarrizketa izan zuten. Patruilak miaketa egin zion gizonari, eta emakumearen telefono mugikorra eta belarritako bat aurkitu zituen poltsiko batean. Horren guztiaren aurrean, ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X