Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia hiltzea leporatuta, Huelvan

47 urteko emakumezko biktimaren lankideek horren gorpua aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin, lan egiten zuen eta bizi zen nekazaritza-lursailean bertan. Emakumearen alabak joan den astean Guardia Zibilari jakinarazi zionez, atxilotuak ama mehatxatu egin zuen, beste pertsona batekin ezkonduko zela iragarri ondoren.

Guardia Zibilak 56 urteko gizon bat atxilotu du Moguerren (Huelva), bikotekide ohia, 47 urteko emakume bat, hiltzea egotzita, indarkeria matxista gisa ikertzen ari diren kasu batean, ikerketako iturriek EFEri jakinarazi diotenez.

Atxiloketa gaur goizaldean izan da, biktimaren lankideek emakumearen gorpua indarkeria zantzuekin aurkitu ostean. Emakumearen bila joan dira, herriko nekazaritza-lursail batean lanera agertu ez delako.

Biktimaren alabak agenteei joan den astean jakinarazi zienez, atxilotuak mehatxu egin zion amari, beste pertsona batekin ezkonduko zela iragarri ondoren.

Iturrien arabera, ez zegoen indarkeria matxistagatiko salaketarik, eta atxilotuak ez zituen VioGen sisteman aurrekaririk.

Gustavo Cuellar Moguerreko alkateak EFEri adierazi dionez, Udaltzaingoak eta Guardia Zibilaren Polizia Judizialak emandako informazioaren arabera, emakumea "arma zuriz egindako zauriengatik" hil da.

---------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin), 016 (Espainiako Estatuan) edo 3919 (Ipar Euskal Herrian, 24 orduz, igande eta jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 18:00etara); fakturan ez du arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ziurtatu ezabatu egiten duzula.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X