ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat ospitaleratu dute Gasteizen, patinetea lehertu eta kea arnasteagatik

Ibilgailuak lokal baten barruan egin zuen eztanda, eta jabeek bateria bertatik atera eta su-itzalgailu batekin busti zuten, suhiltzaileak iritsi aurretik.

All-focus
Gertatutakoarekin zerikusirik ez duen argazkia da.

Joan den ostiralean, pertsona bat Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan zuten, Gasteizko Zaramaga auzoko establezimendu batean patinete elektriko bat lehertu eta kea arnastu zuelako.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, suhiltzaileak ostiraleko 19:00ak aldera iritsi ziren Errege Katolikoen kalera. Lokalaren jabeek patinete elektrikoaren bateria kalera atera zuten eta su-itzalgailu batekin busti zuten, suhiltzaileen esperoan zeuden bitartean.

Suhiltzaileek ura zuen ontzi batean sartu zuten bateria, ez zezan berriro sua hartu. Ondoren, establezimendua aireztatu zuten, sortutako kea lokaletik ateratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X