GRIPEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak iaz baino % 11 txerto gehiago jarri ditu, eta gripearen aurka immunizatzeko deia egin du

75 urte baino gehiago edo gaixotasun kronikoren bat dutenek, nahi izanez gero, zita eskatu dezakete gripearen eta covidaren aurkako txertoa hartzeko.

Osakidetzak berriro ere dei egin die herritar guztiei gripearen aurrean beren buruak babes ditzaten, aurten epidemiaren gailurra aurreratu egingo dela aurreikusten dutelako. Azken datuen arabera, 417.744 pertsonak jarri dute arnas-gaixotasun horren aurkako txertoa EAEn, iaz baino % 11 gehiago.

Hori dela eta, gonbidapena herritar guztiei zabaltzea erabaki da. Gainera, Bilboko Casillako txertaketa-zentroan, 14 urtetik gorako pertsona oro txertoa jartzera joan daiteke, aldez aurretik hitzordua eskatu gabe. Orain arte 12.438 pertsonak jarri dute txertoa leku horretan.

Hain zuzen ere, Bizkaian atzeman dira gripe kasu gehien, 160 kasu 100.000 biztanleko. Gainontzeko lurraldeetan kasu gutxiago antzeman dira: Gipuzkoan, 58, eta Araban, 23.

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, orain arte EAEko biztanleen % 18k jarri dute txertoa. Gainontzekoak "ahalik eta azkarren immunizatu behar direla" azpimarratu du, Eguberrietan kutsatze-kopurua areagotu egiten delako.

Osakidetzak haurrak txertatzea beharrezkotzat jo du. Izan ere, Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan antzeman dute gripearen intzidentzia bereziki handia dela 5 urtetik beherakoen artean. Emakume haurdunen artean, berriz, orain arteko estaldura % 38,6koa da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X