EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vuelingek kalte-ordaina eman beharko dio esklerosia duen emakume bati, motoa hegazkinera sartzen ez uzteagatik

2021ean gertatu zen, Sevilla-Bilbo hegaldi batean. Salaketa jarri zuen emakumeak mugikortasun arazoak ditu, esklerosi anizkoitzak eragindakoak. Motoa behar du bidaiatzeko. 

 

eropuerto vueling
Txikizioaren irudia.

Vueling aire-konpainiak 1.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio esklerosi anizkoitza gaixotasuna duen emakume bati, hark mugitzeko behar zuen egokitutako mota hegazkinean sartzen ez uzteagatik. Auzibideak eragindako gastuak ere ordaindu beharko dizkio. 

2021eko abenduan gertatu zen, Sevillatik Bilborako hegaldi batean. Kaltetuak eta bere bikotekideak bidaia-agentzia baten bidez erosi zituzten hegazkin-txartelak, eta aurrez jakinarazi zuten motoa eramango zutela. 

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak kaleratutako epaiak dio Vuelingek aurrez bazuela  "motoaren ezaugarrien eta bateriaren berri”, eta txartelak saltzerakoan, ez zuela oztoporik jarri. Hain zuzen, joaneko hegaldian, Bilbotik Sevillarakoan, ez zuten arazorik izan eta motoa hegazkinaren sotoan sartu ahal izan zuten. 

Arazoa itzuleran izan zuten. Hegaldiko komandanteak ez zion emakumeari sartzen utzi eta bikoteak kanpoan geratu behar izan zuten. Itxuraz, motoaren bateria zen arazoa: litiodun bateriak ezin direla hegazkineratu esan zieten. 

Egoera horren aurrean, bikoteak auto bat alokatu behar izan zuen Sevillatik Bilborako bidea egiteko. Hala, alokairuaren, kilometrajearen eta erabili ezin izan zituzten hegazkin-txartelen gastuak erreklamatu zizkioten aire-konpainiari, eta baita ere, kalte moralengatik eragindako kalte-ordaina ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”

Azken urtean, ziberjazarpena gauzatzeko adimen artifizialaren erabilerak nabarmen egin du gora, hainbat ikerketaren arabera. Gelakideren baten argazki, bideo edo audio bat manipulatuz bideo faltsuak sortzeko erabiltzen da AA, eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituak adierazi du orain "duela urte batzuk baino askoz bizkorrago" hedatzen direla edukiak, eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezkeela.  

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X