Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote
Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.
26 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Gipuzkoako auzitegiak Donostian hiru adin-txikikori (13 eta 15 urte artean zituztenean) sexu-erasoak egiteagatik 2021ean atxilotutako masajistari eta espetxera bidali du dagoeneko orain arte behin-behinean aske zegoen gizonezkoa.
Era berean, Auzitegiak ebatzitako beste neurri batzuen artean, espetxe-zigorra bete ostean hasiko den 17 urteko zaintzapeko askatasun zigorra ezarri dio akusatuari eta orotara 40.000 euro ordaindu beharko dizkie hiru bktimei.
Asteazken honetan audientzia publikoa egin da sententzia irakurtzeko. Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioak 16 urtetik beherakoei egindako hiru sexu-erasoen egiletzat jo du akusatua, horietako baten kasuan modu jarraituan -denboran zehar luzatu zen jazarpenak-, eta bi kasutan benetako konkurtsoan, eta haurren sexu-ziberjazarpeneko delituen egile ere jo du.
Ebazpenean frogatutzat jotako gertakariek jasotzen dutenez, akusatuak masaje zentro bat zuen Donostian, eta hiru adingabeekin harremanetan jarri zen. Gertakarien unean (2021), 16 urte baino gutxiago zituzten, eta semearen eta beraren bikotekidearen alabaren lagunak ziren, eta masajeak egitea eskaini zien tentsioa eta estresa arintzeko.
Hainbat telefono-aplikazioren bidez haiekin mezuak trukatu ondoren, “pixkanaka nesken konfiantza irabazten joan zen”, harik eta adingabeek masajea ematea onartu zuten arte, eta akusatuak, “tentsioa eta estresa arintzearen” aitzakia horretatik abiatua, sexu-erasoak egiten zizkien.
Gipuzkoako Auzitegiak hiru biktimen deklarazioak balioetsi ditu, “iraunkorrak” izan baitira denboran zehar, kausaren hasieratik “bertsio bera” izan baitute, eta salbuetsita egon baitira “sinesgaiztasun subjektiboaren kausa gisa jardun lezakeen edozein aldarte okertutik”.
“Hiru kaltetuek epaiketan egindako deklarazioak argiak, irmoak eta zalantzarik gabekoak izan dira, eta, gainera, guztiz bat etorri dira akusatuaren jokabide eta jokamoldeei dagokionez”, dio epaimahaiak, eta bere kontakizunek “berrespen garrantzitsuak” izan dituztela ere zehaztu du.
Auzitegiak 14 urteko kartzela zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeari egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte biktima bakoitzeko), 10 urtekoa 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik eta bi urtekoa haurren sexu-ziberjazarpenagatik.
Espetxe-zigorrez gain, Gipuzkoako Auzitegiak 17 urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dio akusatuari, kartzela-zigorra bete ondoren betearaztekoa, eta 40.000 euroko kalte-ordaina biktimentzat (20.000 euro biktimetako bati eta 10.000 euro beste bietako bakoitzari), besteak beste.
Epaiketa joan den irailean egin zen. Fiskaltzak 45 urtetik gorako kartzela-zigorra eskatzen zuen; defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen eta 160 000 euroko kalte-ordaina eskaini zien biktimei.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.