Albiste izango dira: Eskola jazarpenaren aurkako eguna, klima aldaketari buruzko goi bilera eta abisu horia itsasaldeko arriskuagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikasleak hezkuntza zentro batean kanpoaldean. EITB
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eskola jazarpenaren aurkako eguna: Eskola jazarpenaren aurkako egunarekin bat eginez, adimen artifiziala ziberjazarpena gauzatzeko nola erabiltzen den aztertu dugu Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituarekin.
- Klima aldaketari buruzko goi-bilera (COP30): Datorren astelehenean hasiko den klima aldaketari buruzko goi-bileraren atarian (COP30), munduko 57 buruzagi bilduko dira gaur biharretan Belem hirian (Brasil), batzarra prestatzeko.
- Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du itsasaldeko arriskuagatik. Arratsaldeko itsasgoran, olatuek bi metro eta erdiko altuera har dezakete.