Iaz eskoletan abiatutako 2.263 protokoloetatik 522 eskola jazarpen kasuak izan zirela baieztatu du Hezkuntza Sailak
2024-25 ikasturtean aurrekoetan baino eskola jazarpen kasu gehiago ikertu dira (aurreko ikasturtean baino 364 gehiago) eta baieztatutakoak ere igo egin dira (522). Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, datuek erakusten dute "sentsibilizazio handiagoa, detekzio goiztiarra eta prozeduretan konfiantza handiagoa" dagoela.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola jazarpeneko 2.263 kasu aztertu zituen 2024-25 ikasturtean, eta horietatik % 23 (522 kasu) baieztatu ziren.
Eskola indarkeriaren eta jazarpenaren aurkako egunaren harira, eskola jazarpenen inguruko informazioa zabaldu du Begoña Pedrosa buru duen Hezkuntza Sailak.
2024-25 ikasturtean aurreko ikasturtean baino 364 kasu gehiago ikertu dira eta baieztatutako kasuak ere gehiago izan dira.
Pedrosa sailburuaren arabera, datuek agerian uzten dute "sentsibilizazio handiagoa, detekzio goiztiarra eta prozeduretan konfiantza handiagoa" dagoela.
"Ikastetxeen, irakasleen, Ikuskaritzaren eta Berritzeguneen inplikazioak protokoloekiko konfiantza indartzen du, eta hobetu egiten du kasuak detektatzeko lana eta ikasleei eman beharreko laguntza. Euskadiko ikastetxeek azkar, diskrezioz eta koordinatuta jarduten dute lanean ikasleak entzun, babestu, esku hartu eta laguntzeko, ikasleen ongizatea erdigunean jarriz", nabarmendu du Hezkuntza Sailak.
Zaintzea ere heztea da
Indarkeriaren eta Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Hezkuntza Sailak "Zaintzea ere heztea da" bideo sorta zabaldu du.
Haien begiraden bidez, bideoek ikastetxeetan egiten den lan koordinatua eta hezkuntza-komunitate osoak ingurune seguruak eta konfiantzazkoak erantzukidetasunez bermatzeko duen eginkizuna erakusten dute.
Protokoloen dimentsio bikoitza azpimarratzen da bideoetan, —zorrotzak eta giza protokoloak —. Beharezkoa denean osasun arloarekin, gizarte-zerbitzuekin edo Ertzaintzarekin koordinatzea ere aipatu ditu.
Halaber, hezkuntzako profesionalek bideotan nabarmendu dute ikastetxeak gune seguruak eta konfiantzazkoak dira eskola-ingurunetik kanpo gertatzen diren egoerei aurre egiteko ere. Kontzientziazioari eta ikasgeletan eraikitzen den konfiantzazko harremanari esker, haur askok irakaslearengana edo ikastetxean duten erreferentziazko pertsonarengana jotzen dute laguntza eske.
Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.