TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak BI-30 errepidean, Sondikan, eta A-8 autobidean, Arrigorriagan

Arazo handiak izan dira zirkulazioan ostiral arratsaldean EAEko errepide-sareko bi puntu horietan, bi zirkulazio-istripuren ondorioz.

Istripua Sondikan
18:00 - 20:00

Auto-ilara luzeak sortu dira ostiral arratsaldean euskal errepide-sareko bi puntutan, ibilgailuen joan-etorrian eragin handia izan duten bi zirkulazio-istripuren ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez.

Lehenengo istripua BI-30 errepidean jazo da, Sondikan, Gurutzetara bidean. Horren ondorioz, hiru errei itxi dituzte, eta 7 kilometrorainoko ilarak sortu dira. Gainera, pilaketak BI-631 eta BI-737 errepideetara heldu dira.

Bestalde, bigarren istripu bat izan da A-8an, Arrigorriagan, Kantabriara bidean. Bi ibilgailuk talka egin dute Malmasin inguruan, ezkerreko erreian geratu dira traban, eta 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira. 

Agintariek arreta handiz ibiltzeko eskatu diete gidarieieta larrialdietako ibilgailuei pasatzen uzteko, asko Usansoloko Ospitalera doazelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X