Zirkulazioa normaltasunera itzuli da A-8 autobidean, Barakaldon, bi istripu tarteko arratsalde zail baten ostean
Arratsaldeko 16:00ak ondoren bi istripu gertatu dira, kilometro berean baina noranzko desberdinetan, eta auto-ilarak sortu dira.
Bi istripu gertatu dira A-8an, Barakaldon, 123. kilometroan, baina noranzko desberdinetan. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira eta inguruko zirkulazioa zaildu da hainbat orduz.
Kantabriarako noranzkoan, auto-ilarak izan dira A-8an eta N-637 errepidean. Arazorik handienak norabide honetan sortu dira eta normaltasuna arratsaldeko 19:15ak aldera iritsi da.
Istripua arratsaldeko 16:10ak aldera gertatu da. Kamioi bat eta auto batek elkar jo dute, baina ez da inor zauritu. Hala ere, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilarak luzeak dira.
Bilborako noranzkoan, ordea, egoera normaltasunera itzuli da 17:30ak aldera. Kasu honetan, istripua 16:30ak aldera gertatu da, bi autok elkar jo ondoren. Ez da inor zauritu eta ibilgailuak errepide bazterrera eraman dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko