Iberiak zibererasoa jasan du, eta bezeroen datu pertsonalak arriskuan daude
Izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta Iberia Club txartelaren zenbakia dira erasoaren bitartez lapur ditzaketen datu pertsonalak.
Iberiak Datuak Babesteko Agentziaren eta INCIBEren aurrean salatu du hirugarren batek, baimenik gabe, enpresaren kudeaketarako gordailuan sartzea lortu duela. Gertakari horrek bezeroen datu pertsonal jakin batzuen konfidentzialtasuna arriskuan jarri du.
Konpainiak dio kudeaketa sistema horretan dagoen informazioa mugatua dela eta, beraz, hegaldiak salbu daudela.
Iberiak jakinarazi duenez, aurretiazko ikerketaren arabera, baliteke Iberia Club txarteleko datuak, bezeroen izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta identifikazio-zenbakia eskuratu izana.
Airelineak adierazi duenez , "ez dute ordainbideen datu osorik edo erabilgarririk lortu, ezta Iberiaren kontuetan sartzeko gakorik ere".
Halaber, etorkizuneko hegaldietarako erreserba-kode batzuk lapurtu dituzte. Airelineak azpimarratu duenez, "oraingoz, datu horiekin iruzurrezko jardueraren bat egin denik ez dago jasota".
Iberia kalteak jasan dituzten bezeroei gertatutakoa jakinarazten ari zaie eta segurtasun-neurri gehigarriak ezarri ditu. Horrez gain, Iberiaren izenean egiten den edozein komunikazioren edo aldaketaren aurrean arreta berezia jartzeko gomendatzen diete bezeroei.
Horrela, edozein susmo edo anomalia sumatuz gero, +34 900 111 500 telefono-zenbakia jarri dute bezeroen eskura susmo edo anomalia horiek jakinarazteko eta ahalik eta azkarren kudeatzeko asmoz.
Iberiak barkamena eskatu du erasoak bezeroei eragindako arazoengatik, eta ziurtatu du eskura dituzten balialbide guztiak martxan jartzen ari direla "gertakariaren ondorioak arintzeko eta etorkizunean berriro ez gertatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Itunak ez dituela Osakidetzako arazoak konpondu salatu dute osasun publikoaren aldeko plataformek
Elkarretaratzea egin dute EAEko hiriburuetan, murrizketak salatzeko. Osasun sailburuari hobekuntzaz hitz egiteari uzteko eskatu diote. Mediku falta, itxarote zerrendak, hizkuntza eskubideen urraketak edota psikologo falta daudela salatu dute eta manifestazioak deitu dituzte apirilaren 18rako.
Donostia osoa txuri-urdinez janzteko deia egin du Udalak
Jon Insausti alkateak eta Realak hiritarrei eta Gipuzkoako gizarteari dei egiten diete eraikinetako balkoi eta leihoak bandera txuroi-urdinez apaintzeko. Xabi Prieto eta Aintzane Encinas jokalari ohiak ilusioz beteta agertu dira finalarekin eta Gipuzkoak egunotan bizi duen giroarekin.
Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du
Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute.
Bi pertsona ikertzen ari dira, Ean piztutako baso sutearekin zerikusia dutelakoan
Ertzaintzak uste du kobrea lortzeko kablea batzuk erretzen hasi direla, eta ezin izan dutela erreketa kontrolatu. Sua inguruko baso batera zabaldu da, eta 2,7 hektarea inguru kiskali ditu.
Zainketa aringarrien estrategia berria onartu dute
Hemendik aurrera, zainketa aringarrien protokoloa ez zaie soilik sei hilabete baino gutxiagoko biziraupena duten gaixo terminalei. Gaixotasunak eragindako sufrimendua izango da kontuan hartuko dena.
"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?
Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.
Haurreskolak Partzuergoak apirilaren 13an irekiko du izena emateko epea, 8.940 plazarekin
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, Haurreskolen sare publikoko edozein ikastetxetan. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.
19 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du, Santurtzin
30 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak eta ondoren aske utzi zuen epaileak. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan.
Urtebetean 320.000 trafiko isun Euskadin, non egiten dira arau-hauste gehien?
AP-8 eta A-8 errepideetan izan ziren zigor gehien iaz, eta gehiegizko abiadura nagusitu zen arau-hausteen tipologiari dagokioenez.