Haurreskolak Partzuergoak apirilaren 13an irekiko du izena emateko epea, 8.940 plazarekin
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, Haurreskolen sare publikoko edozein ikastetxetan. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak apirilaren 13an (datorren astelehenean) irekiko du Haurreskolen Partzuergoko ikastetxeetan izena emateko epea, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat, 2026-2027 ikasturteari begira.
Familiek partzuergoaren sare publikoko 241 zentroetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, online zein aurrez aurre, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzat, lehentasunaren arabera ordenaturik. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, maiatzaren 1etik 10era bitartean jaio direnen kasuan, maiatzaren 20ra arteko ezohiko epea jarriko da martxan eskaera egiteko.
Datorren ikasturteari begira, Hezkuntza Sailak sarea zabaltzen jarraituko duela adierazi du ohar bidez, plaza berriak eta ikastetxe gehiago irekiz; 2026-2027 ikasturterako, 244 plaza berri sartzea aurreikusi da.
Eusko Jaurlaritzak sarearen doakotasunari eusten dio, sarbide unibertsala bermatzeko, familia eta lana uztargarri izan daitezen laguntzeko, eta euskarazko eredu inklusiboa sustatzeko, familien parte-hartze aktiboarekin.
Onarpen-prozesua apirilaren 13tik maiatzaren 4ra egingo da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira, partzuergoaren webgunean.
Onarpen-prozesuari, araudiari eta izena emateko eskuliburuei buruzko informazio guztia eskuragarri dago Haurreskolak partzuergoaren webgunean.
Aukera-berdintasuna
Begoña Pedrosak Hezkuntza sailburuak nabarmendu du lehen urteetatik sarerako sarbidea doakoa izan dadin bermatzea ez dela soilik neurri sozial bat, "berdintasunaren alde egiten duen apustu estrategiko bat baizik".
Bere hitzetan, haur-eskolak "funtsezko tresna" dira hezkuntza ibilbidearen hasieratik desberdintasunak konpentsatzeko. "Zerbitzu honek, haurrei beren garapenaren etapa erabakigarri batean lagundu ez ezik, familiei ere zuzenean laguntzen die kontziliazioan", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.