Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.
Adingabe bat, futbol partida batean; artxiboko irudia. Argazkia: Orain
Basauri Bea eta Portugalete futbol taldeei ezarritako betoa bertan behera utzi du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak. Klub horien partidetarako epaileak ez izendatzea erabaki zuen Batzordeak, talde horien hainbat partidetan epaileek jasotako erasoen ondorioz. Betoa kenduta, berriro izendatuko dituzte epaileak talde horiek jokatzen dituzten partidetarako.
Ohar batean Batzordeak adierazi duenez, bi klubekin bildu ondoren, "egoera bideratuta" dagoela, eta futbol taldeek konpromisoa hartu dutela "elkargokideen aurkako erasorik ez errepikatzeko neurriak hartzeko".
Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearentzat, Berangoko Karabiganentzat, betoa mantentzen da, klub hau ez baita epaileekin harremanetan jarri.
Batzordeak ohartarazi du beto protokolo hau berriro aplikatuko duela arbitroen aurkako eraso gehiago izanez gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera