19 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du, Santurtzin
30 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak eta ondoren aske utzi zuen epaileak. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan.
19 urteko neska batek salaketa jarri zuen astelehenean Ertzaintzan, duela gutxi, Santurtzin, izandako sexu-eraso batengatik. Egun horretan bertan, ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, 30 urteko gizon bat.
Epailearen aurretik igaro ondoren, Barakaldoko epaitegiko Emakumearen kontrako Indarkeriaren atalak behin-behineko askatasuna erabaki zuen. Epaitegitik aldiro igaro beharko da, eta ezingo zaio biktimari hurbildu ezta kontaktuan jarri ere.
Santurtziko Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan, Udalaren aurrean, edozein indarkeria matxista mota gaitzesteko. Udalak adierazi du garrantzitsua dela zuhur eta errespetuz jokatzea gertakariei eta inplikatutako pertsonei buruzko informazioa zabaltzean, bereziki biktimari dagokionez.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean