OSASUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zainketa aringarrien estrategia berria onartu dute

Hemendik aurrera, zainketa aringarrien protokoloa ez zaie soilik sei hilabete baino gutxiagoko biziraupena duten gaixo terminalei. Gaixotasunak eragindako sufrimendua izango da kontuan hartuko dena. 

 

20230403141707_paliativos-zaintza-aringarria-osakidetza_

Artxiboko irudia

Zainketa aringarrien estrategia onartu du Espainiako Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak. Berritasun nagusia da zainketa horiek ez zaizkiela bakarrik eskainiko bizitzaren azken fasean dauden gaixoei. Zabaldu egingo da arreta aringarria jasoko dutenen profila. 

Osasun Sistema Nazionalaren Zainketa Aringarrien Estrategia du izena dokumentu berriak, eta 2026-2030 eperako balioko du. Arreta hori norbanakoaren eskubide gisa aitortzeko aukera indartu egingo da, patologia edo bizilekua edozein dela ere.

Berritasun nagusia da aurrerantzean zainketa aringarriak ez zaizkiela soilik emango gaixo terminalei. Gaixotasunak eragindako sufrimendua hartuko da kontuan, protokoloa noiz ezarri erabakitzerakoan. Hala, erreminta ezberdinak jarriko dira martxan, arreta aringarria behar duten gaixoak identifikatu ahal izateko, gaixoaldiaren fase ezberdinetan. Aukera egongo da zainketa aringarriak pixkanaka jasotzeko, hil urren egon aurretik. 

Goizean egin dute bilera erkidegoetako osasun arduradunek, telematikoki. Amaieran,  Monika Garcia Espainiako Gobernuko Osasun ministroak esan duenez,  Eutanasiarako Jardunbide Egokien Gida ere gaur onartzea zen asmoa, baina erkidegoek hala eskatuta, hurrengo bilerarako utzi dute gaiaren lanketa.  Esan duenez, "denbora gehiago" eskatu dute, dokumenturi "ekarpenak" egin eta ahalik eta "adostasun zabalenarekin" onartzeko. Batez ere,  "gaixoei zein profesionalei segurtasun juridikoa" emango dion dokumentua ondu nahi dute. 

Medikuen grebaren erdian egin da gaurko bilera. Medikuen sindikatuek ez dute onartu Pazienteen Erakundeen Plataforma estatutu markoaren aurkako grebarekin amaitzeko negoziazioetan bitartekari izatea. Ondorioz, Osasun Ministerioak greba-batzordearekin atzorako deituta zuen bilera bertan behera gelditu zen. Agertoki horrekin, Monica Garciak zuzentzen duen ministerioak beste bilera bat deitu du astelehenerako. 

Zure interesekoa izan daiteke

Valentziako sutea El Saler argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren

270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X